Asteazkena, 2024ko abenduaren 11a esp    eus       
 
   Hasiera
   Nor Garen
   Zeharkaldia
         - Izen-emateak
         - Programa
         - Sariak
         - Kategoriak
         - Materiala
         - Araudia
         - Ibilbideak
   Historia / I+D
   Babesleak
   Araudia FEDME
   Emaitzak
   Kopako
   Ostatuak
   Loturak
   Kontaktua
 
 
Gobierno de Cantabria    Camino Lebaniego    Federaci�n Espa�ola de Deportes de Monta�a y Escalada    Euskal Mendizale Federazioa    Federaci�n Vizca�na Monta�a
                                
  Regil zeharkaldiaren araudia  
 
1- Parte-hartzaile guztiek araudi honen mende daude.
2- Proba bi egunetan egingo da, 1. egunean bi ibilbide aurreikusi ditugu. “1.” ibilbidea luzeagoa eta zailagoa da, esperientzia duten eta sasoi onean dauden eskiatzaileentzat; eta “2.” ibilbidea, berriz, kadete, junior eta gainerako zaleentzat. Bigarren egunean, igandez, banakako kronoeskalada egingo da; bi taldekideen denborak batuko dira.
3- Taldeka hartuko da parte, 2 parte-hartzailek osatutako taldeetan.
4- Edozein modalitatetako parte-hartzaileek federatuta daudela egiaztatu beharko dute proba-eguna baino lehen.
5- Eguraldia edota bestelako gorabeherak kontuan hartuta, antolatzaileek beste ibilbide bat ezarri dezakete, edo ibilbidea aldatu, ibilbidearen zati bat edo osorik indargabetu, proba atzeratu edo bertan behera utzi.
6- Segurtasuna dela-eta, antolatzaileek igarotze-orduaren kontrola egin lezakete, eta, beraz, ezarritako denboran heldu ez direnek ezin izango diote zeharkaldiari ekin. Kontrolekoek adieraziko diete irteera segururako hartu beharreko bidea. Ordu-kontrola batzar teknikoan ezarriko da.
7- Zaborrak aldean eraman eta menditik kanpo utzi behar dira.
8- Proba utzitakoan, hurbileneko kontrolekoei utzi dutela jakinarazi beharko diete eta haien jarraibideei itxaron, irteera komenigarriena adierazi diezaieten edo kontrolean dagoenak bere lana amaitu eta gero lagundu diezaien.
9- Derrigorrezkoa da oin-arrastoa lagatzea, beste talde batek harrapatu eta hala adieraziz gero, oin-arrasto bikoitza ez badago. (Ikusi ez betetzeagatiko penalizazioa)
10- Talde guztiek 1. etapan ibilbidea elkartuta egin beharko dute (gehienez 20 m; araudiaren arabera zigortuko da)
11- Arauok bete ezean, zigorra ezarriko da lasterkarientzako BMFko araudiaren arabera. (Ikusi Euskal Mendizale Elkarteko araudia)
12- Araudi honetan jasota ez dagoen beste edozein alderdiri dagokionez, euskal federazioko eski alpinoko araudia ezarriko da.
13- Antolakuntzak ez du ardurarik hartuko parte-hartzaileek jasan edo eragin ditzaketen kalteak direla-eta. Proban zerbitzu medikoa egongo da.
14- Garaikurra klubik nabarmenenari emateko orduan, klubeko kide guztiek lortu dituzten postuak hartuko dira kontuan. (Ikusi artikulua)
15- Ezinbesteko kasua dela-eta proba atzeratzen bada, eta baldin eta deialdi berrira joan ezin badira, parte-hartzaileei inskripzio-kuota emango zaie, idatziz hala eskatzen badute, kontuaren zenbakia (20 digitu), titularraren izena, eta taldearen zenbakia eta izena ere adierazi beharko dituzte.
Ezinbesteko kasua dela-eta, proba bertan behera behin betiko uzten bada, izena ematearen %85 emango zaie idatziz hala eskatzen duten parte-hartzaileei, kontuaren zenbakia (20 digitu), titularraren izena, eta taldearen zenbakia eta izena ere adierazi beharko dituzte. Edo inskripzio osoa ordainduta izango dute hurrengo ediziorako.
a) Lasterkari bakoitzari puntuak emango zaizkio bere kategorian (bere kategorian eta ez azpikategorian), Espainiako Kopako proba bat izango balitz bezala. Taldeka bada, Kopako puntuak talde bakoitzari emango zaizkio. (1.a: 100, 2.a:85), Banaka bada, banakako probako puntuak. (1.a: 100; 2.a: 92,...) Eta beste horrenbeste, kategoria bakoitzean.
b) Klub bateko puntu guztiak kalkulatzeko, kategoria bakoitzean klubeko kide guztiek lortutako puntuak batuko dira (ez azpikategoria, hau da, parte-hartzaileek ez dute puntuatuko Promesak edo Beteranoak bezala)
c) Puntu gehien duen klubak irabaziko du. Berdinketa gertatuz gero, lehen postu gehien duen kluba hartuko da aintzat, eta berdinketa badago, bigarren postu gehien duena, eta, bestela, hirugarren postu gehien duena. Berdinketari eutsiz gero, ex aequo iritziko da, eta sailkapenaren hurrengo postua hutsik geratuko da.
Txapelketa amaitu eta gero, kluben araberako sailkapena argitaratuko da; klub txapelduna, txapeldunordea eta hirugarrena iragarriko dira eta dagozkien garaikurrak eta sariak emango zaizkie.
Taldekako proba bakoitzean, kategoria bakoitzeko hogeita zazpi taldeetako bakoitzari puntu hauek emango zaizkio:
1 100 puntos
2 85 puntos
3 73 puntos
4 63 puntos
5 55 puntos
6 49 puntos
7 44 puntos
8 40 puntos
9 36 puntos
10 33 puntos
11 30 puntos
12 28 puntos
13 26 puntos
14 24 puntos
15 22 puntos
16 20 puntos
17 18 puntos
18 16 puntos
19 14 puntos
20 12 puntos
21 10 puntos
22 8 puntos
23 6 puntos
24 4 puntos
25 3 puntos
26 2 puntos
27 1 punto
Gainerako emango da puntu 1
 
 
Sponsors
 
Surne
 
La Salve
 
Portal de Picos
 
Leki
 
Bodega Vega de Tera
 
bivac
 
OS2O
 

                                    ©     Andres de Regil Zeharkaldia bbk saria

by KulT media